Mota | etnia |
---|
Beti-Pahuin herriak Kamerun, Kongoko Errepublika, Ekuatore Ginea, Gabon eta São Tomé eta Príncipe herrialdeetan bizi diren herri bantuen multzo bat da. Talde honetako kideek beren buruak hainbat talde etnikotan banatzen dituzten arren, historia eta kultura komuna dute denek.
XX. mendearen amaieran 3.320.000 lagun zirela zenbatu zen, eta Gabon zein Ekuatore Ginea herrialdeetan talde etniko nagusia dira. Multzoko talde bakoitzak hitz egiten dituzten hizkuntzak elkarrekiko ulergarriak dira, eta horregatik batzuek hizkuntza beraren, Beti hizkuntzaren, dialektotzat hartzen dituzte.